XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

INSTITUTO ONKOLOGIKOA

Zentru honek bere ohizko iharduera eta eraginkortasun-mailari eutsiz segitzen du.

Hain zuzen ere, 1983an, bera sortu zeneko 50. urteurrena ospatu da eta, hori dela eta, izaera tekniko eta kulturaleko zenbait ekintza egin dira.

Institutu Onkologikoak, bere ahalbideen neurrian minbiziaren kontrako burrukak aurkezten duen arazo hain latzari erantzun nahi dio.

Berak emandako zerbitzuek lorturiko bolumenaren adierazpen bat dira irakurleari eskaintzen zaizkion zifrak.

Bertako giza ekipoaren dedikazio eta prestakuntzak ahalbidetu du zerbitzu-izpirituari eustea eta gaisoak artatuz segitzea, kanpo-kontsulten nahiz ospitalizazioen bidez.

Gainera, pertsonalaren lana, bide tekniko eta material berri batzu aplikatuz, hobetu egin da, zeren, etengabe eguneratuz joatean, Institutua osatzen duten lagunen iharduera gaituago bilakatzen bait da.

Aipamen berezia merezi du diagnosi goiztiarrari buruzko kanpainaren sorkuntza eta plazaratzeak.

Gipuzkoako emakume-sektore bati zuzendua dago eta Eusko Jaurlaritza, Foru-Diputazio eta Udalen laguntzarekin kontatzen du.

Jadanik, ereduzko experientzia gisa, martxan dago udal batzutan eta, honela, gizarte moderno batetan dauden beharrizanei dagokien zerbitzu bat eskaintzen da.

Heziketa-alorrari dagokionez, aipatzekoa da Zentruko osasun-pertsonalak urtean zehar hainbat ihardunaldi, batzarre, ikastaro, mintegi eta abarretan partehartu duela, baita Zentruak berak sustaturiko ikerketa- eta ikasketa-mota desberdinetan ere.

Atal honen barruan aipagarri da, Institutua sortu zeneko berrogeitahamargarren urtea zela eta, argitaratutako lan hau: Compendio de la doctrina cancerológica y de su problemática act ual, Antonio Llombart Irakasle jaunak, zentruko aholkulari zientifikoak eta fundatzaileetako bat denak egina.

Gipuzkoar komunitatearen bizi-kalitatea hobetu, tumore-gaisoak osoki artatuz: helburu honi erabat eskainia dagoen bizitza baten experientzia dator liburu honetan.

Hain zuzen ere, helburu honek gidatzen ditu gizarte-ekintza honetako partaide guztiak.

Artatutako gaisoen kopuru eboluzioa
Urtea
Ingresatutako gaisoak
Gaiso ibiltariak
Guztira